XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Osorik aldatu dut hona, dena harira ez badator ere (
Mitxelena biek nabarmendu digute Orixeren eta Unamunoren antza beren Jainko-zaletasun arras diferenteetan.
Beharbada seinalagarria da hori, egungo irakurlearentzat.
Litekeena bait genuke, norbaiten bidea Orixegana, Unamuno barna pasatzea.
Eta orain, alderapena utzirik, Orixerekin soil joango gara.
Jainkoa da Orixeren bai helburu eta bai gai nagusi.
.
Orixeren obra guztiak egiztatzen duen asmoa.
Hori horrela, Orixeren poesia horrelaxe hartu behar da.
Gerra Haundi bien artean frantsesek Peguy eta Claudel-engan dutena, espainolek Unamunogan dutena, guk Orixegan daukagu.
Hortik ibiltzeak sortzen zizkion problemak, poesia egitekoan, poesia lantzekoan, bere-bereak izango ditu.
Orixek ez zeukan beste hesparru batetan landutako hizkuntzaz baliatzerik.
Bere poesiarako hizkuntza sortu beharra zuen.
Eta euskal erlijiozko poesian nekez gain hartuko dio inork.
Beti nahiko fededun kartsu agertu bazen, gerra ondorenean are kartsuago eta are agertuago zitzaigun.
Badirudi gerra ondokoan ez zuela beste grinarik, erlijiozko obra bikain bat, bere lanaren erpina,
egin nahita ekin zion 1950/54 artean
Lehenago, eta asmoon berri jakinez noski, Zaitegik ere hala agertzen zuen, .